Ezagutu BPTD Makers ekimena

Steam eremuan emakumeen presentziaren desoreka ikusita, Debegesatik Debabarrenean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko, gure eredu propioa eraikitzen hasi gara; arreta berezia jarriz emakumeengan. BPTD Makers Debabarreneko eskualde-ekimen guztiak biltzen dituen bilgunea da. Ekimen horien helburua gazteen artean bokazio zientifiko-teknikoak sustatzea da, batez ere neskatoen artean. Gainera, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden haur etorkinen artean horrelako bokazioekiko interesa sortzea ere bilatzen du marka horrek. Proiektu hori BPTD ekimenaren barruan kokatzen da,beraz, bi marken arteko elkarbizitza beharrezkoa da. BPTD Makers proiektu honen garapenarekin, alde batetik, honako hauek nahi ditugu:

      1. Emakume langabeak eremu teknologikoan sar daitezen sustatzea
      2. Eskualdean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko estrategia integrala garatzea (eredu erreplikagarri bat diseinatuz)

Horrela lortuko dugu:

  • Emakumeen langabeziaren zifrak murriztea, ibilbideak industria eremu digitalera bideratuz; eremuak non gure eskualdean lan-baldintza onenak eskaintzen dituzten.
  • Haurtzarotik/gaztarotik Steam bokazio edo nahiak sortzen laguntzea

BPTD Makers esparruaren barruan, Steamen kasuan, hezkuntza-esparruan genero-estereotipoak aldatzea; emakumeak ahalduntzea; enpresetan/erakundeetan emakumeak atxikitzeko baldintza mesedegarriagoak sortzea; Administrazio publikoa eta gizartean emakumearen aldeko testuingurua sustatzea. BPTD Makersen proiektuek, sustatu eta sozializatu nahi dute ikasten ikasteko gaitasunak eta ekimenaren zentzua, ikasteko aukerak eta etorkizuneko erronka eta itxaropen berriei erantzungo dieten trebetasun zientifiko-tekniko eta sozialak.