Fisikaria eta materialen ingeniaria
Materialak Karakterizatzeko Zerbitzuaren arduraduna TEKNIKERREN

Beatriz Fernández Díaz

Beatriz Fernández Díaz
Beatriz Fernández Díaz

Kaixo!

Beatriz Fernández Díaz

naiz

Oviedoko Unibertsitatean Zientzia Fisikoetako ikasketak amaitu nituenetik zientzia eta teknologiaren munduan aritu naiz Teknikerren, Eibarren dagoen zentro teknologikoan, lanean. 17 urte hauetan, beti egin dut ikerketa-lana Materialen Ingeniaritzako arlo oso espezifiko batean, “Tribologia” izenekoan, eskualde, nazio eta Europa mailako proiektuetan lan eginez.

Teknikerren lanean ari nintzela, urrats bat harago egitea erabaki nuen, eta nire lan-bizitza Euskal Herriko Unibertsitatean Materialen Ingeniaritzako Doktoretza egitearekin uztartu nuen. Doktoretza horren helburua merkataritza-hegazkinen lurreratzeko trenak zigilatzeko sistemen portaera tribologikoa aztertzea zen.

Gaur egun, Materialen Karakterizazio Zerbitzuaren arduraduna naiz Teknikerreko Tribologia Unitatean. Bertan, materialen propietate tribologikoak aztertzeaz gain, oso garrantzitsuak diren beste batzuk ere aztertzen ditugu, hala nola korrosioarekiko erresistentzia, propietate mekanikoak edo gainazalen bakterioen aurkako propietateak. Huts egin duten sistemen “autopsiak” ere egiten ditugu, huts hori zergatik gertatu den zehazteko.

“Ez dira inolaz ere jende super inteligentearentzako ikasketak; garrantzitsuena gustuko izatea da”

Zuk ere zientzia eta teknologia alorrean lan egiten duzu?