Inspira STEAM Debabarrena izena eman zaio neskengan STEAM bokazioak (Zientzia, Teknologia, Ingeriaritza, Artea eta Matematikak) sustatzeko Debegesak eta Deustuko Unibertsitateak martxan jarri duten proiektuari. Deustuko Unibertsitatea 2016. urtetik ari da lantzen Inspira STEAM egitasmoa, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalek gidatzen dituzten sentsibilizazioko eta orientazioko ekintzen bitartez egiten da.
Ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalekin taldeko aholkularitza edo mentoring teknika erabiltzen den lehenengo aldia da hau. Hauek hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.
6. mailako ikasleei dago zuzenduta eta 6 saioetan dago banatuta programa. Saio hauetan, besteak beste, inguruan ditugun estereotipoak lantzen dira, STEAM lanbideak aztertzen dira eta emakumeak eta zientziak historian zehar izandako garrantziaren analisi bat egiten da.
Aholkulariaren eta nesken arteko topaketa hauen bidez, lanbide zientifiko eta teknologikoei buruzko izan dezaketen zalantzak erantzuten, haien motibazioak argitzen eta autoestimua finkatzen lagundu nahi da. Inspira STEAM Debabarrena proiektuak 2019an 250 aholkulari lortu zituen eta 2.000 neska eta beste hainbeste mutilek hartu dute parte.
Proiektuaren nondik norakoak hauek dira:
- Hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak eman nahi ditugu.
- Neskei (batez ere) eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutarazi nahi zaizkie.
- Herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraren kontzientzia sortu nahi da.
- Teknologiako ikasketen inguruko sentsibilizazioa eta orientazioa eman nahi da.
- Emakume teknologoen balioa denen aurrean erakutsi nahi da.
- Gizartean ditugun estereotipoak ezagutarazi nahi dira, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten.
Proiektuan interesa baduzu bete formulario hau
Ze konpromiso hartu behar du ikastetxeak INSPIRA STEAMen programan parte hartu nahi badu?
- Konpromisoa, ilusioa eta STEAM arloak sustatzeko gogoa piztea ikasleen artean, batez ere, nesken artean.
- Informazio bileran parte hartzea (aukerakoa). Bilera online bakarra egongo da, interesa duten pertsona eta ikastetxe guztiei proiektua aurkezteko eta sortu daitekeen edozein zalantza argitzeko.
- Ikastetxeentzako aurrez aurreko bileran parte hartzea (derrigorrezkoa). Gutxienez ikastetxe bakoitzeko pertsona batek aurrez aurreko bilerara joan behar du, proiektuko metodologian sakontzeko, ikastetxe bezala jarraitu behar diren urratsak ezagutu, eta sortu daitekeen edozein zalantza argitzeko.
- Ikastetxeko lehen hezkuntzako 6. mailako taldeekin aholkularitzako 6 saio egitea, ordubete ingurukoak, eskolako ordutegiaren barruan.
- 1. eta 6. saioak neskek eta mutilek batera egingo dituzte, aholkulariak dinamizatuta.
- 2. etik eta 5. saiora bitartean:
- Neskek aholkulariarekin egingo dute lan.
- Mutilek aholkulari batekin egingo dute lan, edo ikastetxeak horretarako esleitutako pertsona batekin.
- Aholkularitzako saioak 2020ko urritik aurrera (2020-2021 ikasturtea) egingo dira, ikastetxeak eta aholkulariak adostutako egun eta orduetan.
- Ikastetxeak lan-koaderno bat eman behar dio proiektuan parte hartzen duen ikasle bakoitzari.
- Ezinbestekoa da balioztatutako galde-sorta batzuk egitea, Deustuko Unibertsitateak emango ditu eta proiektuak ikasleengan duen eragina neurtuko dute.
- Gogobetetze-inkesta pasatuko zaio INSPIRA proiektuan parte hartzen duten neska-mutilei.
Deustuko Unibertsitateak hau eskaintzen du:
- Neska-mutilekin aholkularitza saioak egiteko materiala jarraitu beharreko baliabide eta jarduerekin.
- Proiektuaren eta emaitzen zabalkundea egitea.
- Prozesu osoan laguntzea eta honen jarraipena egitea.