OTSAILAK 11
EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA
Hemen aurki ditzakezu emakumearen eta zientziaren nazioarteko egunaren inguruan antolatzen diren ekitaldi guztiak.

Otsailak 8tik 21era
ERAKUSKETA
Historian izan diren emakume zientzialariez jantziko dira Elgoibarko dendetako erakuslehioak, Egur Arte Tailerraren laguntzarekin.

Otsailak 12- 17:00-19.00
GINKANA
Emakume zientzialarien inguruko frogak izango dituen ginkana. Galdera eta frogen Oka jokua, Magnetismoaren zirkuitua, Memory, puzlea eta amaieran esperimentu txiki bat egingo dira.

Otsailean zehar
ZIENTZIA PILULAK
LH6ko eta DBH1eko ikasleentzako zientzia pipulak; Elgoibarko emakume ingeniari erreferenteek eta Bizilabeko emakume zientzialariek gidatuta, herriko ikastetxeetan.

2020ko otsailak 08tik 11ra
O11 ERAKUSLEHIOAK
Ermuko Udalak, Elhuyarrekin elkarlanean, “O11 erakusleihoak” ekimena jarri du martxan. Ermuko 9 dendek emakume zientzialari baten obra eta bizitzarekin apainduko dituzte beren erakusleihoak.

Urtarriletik ekainera bitartean
ZIENTZIA TAILERRAK
Asteazkenero, 17:00etatik 18:30etara, aurrez izena emandako talde batek hezitzaile baten gidaritzapean zientziaren arloko gaiak landuko ditu.

Otsaileko 3. astean
ZIENTZIA ASTEA
Gela bakoitzak zientzian oinarritutako esperimentu bat antolatuko du.
EKITALDI BAT ANTOLATUKO DUZUE?
JARRI GUREKIN HARREMANETAN