Kimikaria
Ikertzailea TEKNIKERREN
Ruth Díez Ahedo
Kaixo!
Ruth Díez Ahedo
naiz
Kimika zientzietan lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean. Karrerako azken urtean Belgikara joan nintzen, mikroelektronikako ikerketa-zentro batean (IMEC) urtebeteko egonaldia egitera. Ondoren, Bartzelonako Unibertsitatean nanozientzietan doktoratu nintzen, Bionanofotonikako laborategian lan eginez, bioingeniaritzako institutu batean (IBEC). Doktoregoko lehen urtean Biofisikako unibertsitate-master bat ikasi nuen. Gaur egun, Teknikerren ikertzaile gisa lan egiten dut gainazalen kimika eta nanoteknologien unitatean. Duela urte batzuk, Teknikerren lanean ari nintzela, MBA bat amaitu nuen (Business and Administration Masterra).