Jasotako 18 esperimentuen balorazioak eta ikustaldiak kontuan hartu ondoren irabazleak izan dira:
- LH3-4 GOIZEKO IZARRA LH4: Eguzki labea
- LH 5-6 LUZARO HLHI LH6: Konekta eta scrath proiektuak
- DBH1-4 LA SALLE AZITAIN DBH3: Lurraren higaduraren esperimentua
Arrakasta itzela izan du STEAM ekitaldiak eskualde-maila osoan eta pasadan ostiralean, hilak 3, sari banaketa ekitaldia egin genuen Izarra Centren. Bertan egon ziren erronkan parte hartutako ikastetxeak eta saria banatu zuten: Juan Carlos Abascalek, Ermuko presidentea, Gilen Garciak, Debako alkatea eta Debegesako presidentea eta Nagore Ruiz de Escuderok, epaimahaikidea. Ekitaldia Eleder Magoak gidatu zuen eta sariak banatzen ziren bitartean zientzia eta teknologiarekin lotutako magia trukoak egin zituen.
Debegesak eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten ikasleei, prozesuan zehar erakutsitako gogo eta kemenagatik eta epaimahaikideei beren lanagatik eta STEAM arloak balioan ipintzen laguntzeagatik.
Debabarrena We Make! STEAM Erronka
Eskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar Zientziaren eta Teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Erronka honen helburua da ikasle eta zentroek STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntza balioan jartzea.
Aurten, bi irizpide erabili dira irabazlea aukeratzeko, eta horietako bakoitzak % 50eko pisua izan du sariaren azken puntuazioan. Alde batetik, bideoen ikustaldiak kontabilizatu dira eta bestetik, epaimahai batek hautatu ditu kategoria bakoitzean irabazleak irizpide konkretu batzuk kontuan hartuta. BPTDrekin (BASQUE PRECISIÓN TECHNOLOGY DISTRICT) lotutako 6 erakunde eta enpresatako pertsonek osatzen dute.
Guztira 18 esperimentu aurkeztu dira, eskualdeko 8 ikastetxeetan egin direnak: Debako LUZARO HLHI, Mutriku BHI, Elgoibar BHI, Elgoibarko Herri Eskola, Elgoibar Ikastola, Ermuko Anaitasuna Ikastola, Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola eta Eibarko La Salle Azitain eskola.