Kimikaria eta materialen ingeniaria
Ikerlaria TEKNIKERREN
Cristina Zubizarreta Zamakola
Kaixo!
Cristina Zubizarreta Zamakola
naiz
Kimika Zientzietan lizentziatua eta Materialen Ingeniaritzan doktorea, etapa horretan zehar Hauts-Metalgintzaren arloan lanean. Materialen zientziako eskolak eman nituen Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan zenbait hilabetez. Duela 13 urtetik, Azaleren eta Materialen Fisikako Unitatean lan egiten dut TEKNIKER zentro teknologikoan, eta PVD teknologiaren bidez estaltzeko prozesu eta material berriak garatzen ditut, hainbat sektoretan aplikatzeko, hala nola biomedikoan, automobilgintzan, optikoan edo elikagaigintzan.