Debegesak antolatzen duen ekimen honetan 30 esperimentu jaso dira eta esperimentuen balorazioak eta ikustaldiak kontuan hartu ondoren honako hauek izan dira irabazleak: 

Aurten ere, arrakasta itzela izan du STEAM ekitaldiak eskualde-maila osoan, eta pasa den ostiral honetan, maiatzak 31, egin den ekimenaren sari-banaketa Eibarko Errebal Plazan. Bertan izan dira sariak ematen Eibarko Alkatea den Jon Iraola, Karlos Barrenetxea, Laboral Kutxako ordezkaria, izan ere, sarien babeslea izan da aurten LaboraL Kutxa eta Debegesako ordezkaritza. Ekitaldia Niala Magoak gidatu du, eta, sariak banatzen ziren bitartean, zientzia eta teknologiarekin lotutako magia trikimailuak egin zituen. 230 ikasle elkartu dira gaur Errebal Plazan eta Debegesak eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten ikasleei, prozesuan zehar erakutsitako gogo eta kemenagatik, eta epaimahaikideei beren lanagatik eta STEAM arloak balioan ipintzen laguntzeagatik.

 

Debabarrena We Make! STEAM Erronka

Eskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar Zientziaren eta Teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Helburua da ikasleek eta zentroek STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntza balioan jartzea. Aurten ere, bi irizpide erabili dira irabazleak aukeratzeko, eta horietako bakoitzak % 50eko pisua izan du sariaren azken puntuazioan. Alde batetik, bideoen ikustaldiak zenbatu dira, eta, bestetik, epaimahaikideek irizpide jakin batzuk kontuan hartuta esperimentuak puntuatu dituzte. Horren guztiaren baturatik atera dira irabazleak. Guztira 30 esperimentu aurkeztu dira, iaz baino hiru gehiago, eta eskualdeko 11 ikastetxe izan dira partaideak: Debako Luzaro HLHI, Mutriku BHI, Elgoibar BHI, Elgoibar Ikastola, Ermuko Anaitasuna Ikastola eta San Lorenzo Eskola, Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola eta San Miguel Ikastetxea, Eibarko Amaña HI eta Arrateko Andra Mari Ikastetxea eta Mallabiko Learreta-Markina Eskola.

Sari banaketako argazki guztiak ikusgai daude hemen.