Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak jarri du martxan erronka, guztira 18 esperimentu jaso dira bideoz.
Eskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar Zientziaren eta Teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Erronka honen helburua da ikasle eta zentroek STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntzan balioan jartzea. Maiatzaren 13tik, ostirala, eta maiatzaren 27ra egongo da zabalik erronka.
Aurten, bi irizpide erabiliko dira irabazlea aukeratzeko, eta horietako bakoitzak% 50eko pisua izango du sariaren azken puntuazioan. Alde batetik, bideoen ikustaldiak kontabilizatuko dira eta bestetik, epaimahai batek hautatuko ditu kategoria bakoitzean irabazleak irizpide konkretu batzuk kontuan hartuta. BPTDrekin (BASQUE PRECISIÓN TECHNOLOGY DISTRICT) lotutako 6 erakunde eta enpresatako pertsonek osatzen dute.
Guztira 18 esperimentu daude ikusgai, eskualdeko 8 ikastetxeetan egin direnak: Debako LUZARO HLHI, Mutriku BHI, Elgoibar BHI, Elgoibarko Herri Eskola, Elgoibar Ikastola, Ermuko Anaitasuna Ikastola, Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola eta Eibarko La Salle Azitain eskola.
Hiru kategoriatan sailkatu da erronka, LH3-4, LH5-6 eta DBH1-4. Bideoak honako estekan ikusi daitezke: www.bptdmakers.eus/steam-erronka
Ekainaren 27an arratsaldeko 16:30ak arte hartuko dira kontuak ikustaldiak eta orduan, epaimahaiaren balorazioarekin bateratuko da eta irabazleak aukeratuko dira. Maila-tarte bakoitzeko talde-irabazleak bi sari izango ditu aukeran: Euskal Kostaldeko Geoparkearen bisita gidatuaren eskaintzetako irteera bat aukeran edo 500 euroko erosketa-bonoa eskualdeko elektronika denda batean STEAM eskolako materiala erosteko (biak dira taldeko osoarentzat).