Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak jarri du martxan erronka, guztira 15 esperimentu grabatu dira eta kategoria bakoitzean ikustaldi gehien dituen bideoak irabaziko du. Irabazlea ekainaren 16an hautatuko da.  

Eskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar Zientziaren eta Teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Erronka honen helburua da ikasle eta zentroek STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntzan balioan jartzea. Atzotik, hilak 7tik, eta ekainaren 15era bitarteko ikustaldiak kontabilizatuko dira irabazlea hautatzeko.

Guztira 15 esperimentu grabatu dira, eskualdeko 7 ikastetxeetan: Amaña Herri Eskola, Eibar BHI, Elgoibar Ikastola, Elgoibarko Herri Eskola, Goizeko Izarra Ikastola, Luzaro HLHI eta Urkizu Eskola. Hiru kategoriatan sailkatu da erronka, LH5, LH6 eta DBH1-4. Bideoak honako estekan ikusi daitezke: www.bptdmakers.eus/steam-erronka

Ekainaren 15ean arratsaldeko 16:30ean maila-tarte bakoitzean ikustaldi gehien dituen bideoa izango da irabazle. Maila-tarte bakoitzeko talde-irabazleak bi sari izango ditu aukeran: Euskal Kostaldeko Geoparkearen bisita gidatuaren eskaintzetako irteera bat aukeran edo 500 euroko erosketa-bonoa eskualdeko elektronika denda batean STEAM eskolako materiala erosteko (biak dira taldeko osoarentzat).

BPTD Makers proiektua

Eustaten arabera, Euskadin, lau urtean, % 17 ikasle gutxiago matrikulatu dira STEAM ikasketetan. Lanbide Heziketatik eta unibertsitatetik irtendako ikasleen % 39 dira, hain zuzen, alor horietan titulatutakoak. Errealitate hori are nabarmenagoa da emakumeen kasuan: STEAM adarrak aukeratzen dituzten ikasle neskak sartu berrien % 9 baino ez dira Lanbide Heziketan, eta unibertsitatean, % 31.

Gazteak eta batez ere neskak STEAM bokazioatara erakatzeko gero eta ekimen gehiago jarri dira abian, bai eskola-eremuan, bai handik kanpo. Horren adibide da Debegesa, Garapen Agentziak orain dela pare bat urte abian jarri zuen BPTD Makers proiektua. Horren helbudua da eskualdean teknologia eta zientzia arloan egiten diren jardueran eskualde mailan ezagutu eta ikustaraztea. Gainera, ikastetxeak ere beraien eguneroko jardueran gero eta ekintza gehiago egiten dira STEAM hezkuntzan.

Esperimentu guztiak: