Eskualdeko gazteen artean STEM bokazioak sustatzea helburua duen egitasmoa jarri du martxan Debegesak
22 umeek Danobat Group-en Soraluce empresa bisitatu dute Debabarrena STEM proiektuaren baitan.
DEBEGESAk, Debabarreneko Garapen Agentziak, Debabarreneko eskualdean STEAM bokazioak (Zientzia teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika) sustatzen laguntzeko egitasmoa martxan jarri du. Helburua eskualdeko enpresek etorkizuneko proiektuak gauzatu ahal izateko profil teknikoa duten pertsonak izatea ahalbidetzea.
Horen harira, gaur DBH 4. mailako Soraluze BHI eskolako ikasleak Danobat Group-en Soraluce enpresa bisitatzen egon dira. Bertan, enpresako egunerokotasuna ezagutzeko aukera izan dure. Gero eta eskola gehiago dira ekimenean parte hartzen dutenak, EIBAR BHI eta Mutrikuko institutuak, esaterako, hurrengo hilabeteetan irteerak egingo dituzte dira eskualdeko enpresak ezagutzeko.
Debegesatik Debabarreneko eskualdeak duen posizioa sendotzeko lanetan dihardu, doikuntza-teknologikoetan erreferentea eta punta-puntakoa den eskualde industrial bat izateko. Horretarako, BPTD Makers marka sortu dugu. Honek, STEAM bokazioak haur eta gazteen artean sustatzeko helburua du.
Proiektu honetan, genero-berdintasuna sustatzea eta emakumeen ahalduntzea da helburua. Industriaren, zientziaren eta teknologiaren eremuan emakumeen lana ikusaraztea, hurbileko ereduak zabaltzea eta nesken/gazteen parte-hartzea areagotzea helburu duen jarduera bat antolatuko da, besteak beste.