erronka
Eskualdeko ikastetxeetan ikasturtean zehar Zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Erronka honen helburua da ikasle eta zentroen STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntzan balioan jartzea .
Irabazlea aukeratzeko prozesua: ikustaldi gehien dituen bideoa eta epaimahaiak kategoria bakoitzean aukeratu duenaren arteko bataz bestekoak irabaziko du. Maila-tarte bakoitzeko talde-irabazleak bi sari izango ditu aukeran: Euskal Kostaldeko Geoparkearen bisita gidatuaren eskaintzetako irteera bat aukeran edo 500 euroko erosketa-bonoa eskualdeko elektronika denda batean STEAM eskolako materiala erosteko (biak dira talde osoarentzat).
LH4
LH 5-6
dbh
OINARRIAK
- LH4tik DBH4ra bitarteko ikasleek hartuko dute parte.
- Erronkan parte hartzeko epea maiatzaren 15etik 26ra bitartean egongo da zabalik.
- Irabazlea aukeratzeko prozesua: ikustaldi gehien dituen bideoa eta epaimahaiak kategoria bakoitzean aukeratu duenaren arteko bataz bestekoak irabaziko du.
- Oinarriak ikusgai hemen
EPEA
Proiektu irabazleak maiatzaren 26an aukeratuko dira.
SARIA
500€ balioa duen sari abat emango da kategoria bakoitzean, aukeratzeko ondorengokoen artean: Geoparkeko bisita gidatuen eskaintzako irteera bat edota 500 euroko erosketa-bonoa eskualdeko elektronika denda batean eskolako materiala erosteko (biak dira talde osoarentzat).