erronka
Eskualdeko ikastetxeetan ikasturtean zehar Zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Erronka honen helburua da ikasle eta zentroen STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntzan balioan jartzea .
Ekainaren 15ean arratsaldeko 16:30ean maila-tarte bakoitzean ikustaldi gehien dituen bideoa izango da irabazle. Maila-tarte bakoitzeko talde-irabazleak bi sari izango ditu aukeran: Euskal Kostaldeko Geoparkearen bisita gidatuaren eskaintzetako irteera bat aukeran edo 500 euroko erosketa-bonoa eskualdeko elektronika denda batean STEAM eskolako materiala erosteko (biak dira talde osoarentzat).
Argitaratu dira We Make Debabarrena STEAM erronkako irabazleak
Eibarko eta Debako ikastetxeetako ikasleak izan dira STEAM bideo-erronkako irabazleak. Batetik, Amañako Herri Eskolako (LH5) “Lehertzen ez den globoa” proiektua, zeinek 2.300 ikustaldi izan dituen; bestetik, 647 bisitarekin, Luzaro Ikastetxeko (LH6) “Materia” bideoa; eta, azkenik, Eibar BHIko (DHB4) “C02 neurgailua” lana, 2.200 bisitaldirekin.
Arrakasta itzela izan du STEAM ekitaldiak eskualde-maila osoan, eta guztira 12.500 lagunek baino gehiagok ikusi dituzte bideoak.
Irabazleek bi sari izango dituzte aukeran: batetik, gela guztiarentzako bisita gidatua Geoparkean; eta, bestetik, 500 euroko erosketa-bonoa talde guztiak eskualdeko elektronika denda batean eskolako materiala erosi dezan.
Debegesak eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten 300 ikasleei, prozesuan zehar erakutsitako gogo eta kemenagatik.
lh5
lh6
dbh1-4
BALDINTZAK
- LH5etik DBH4ra bitarteko ikasleek hartuko dute parte.
- Erronkan parte hartzeko epea ekainaren 7tik 15ra bitartean egongo da zabalik.
- Ikustaldi gehien dituen bideoak irabaziko du.
EPEA
Proiektu irabazlea ekainaren 16an hautatuko da.
SARIA
Bi sari egongo dira aukeran: Geoparkeko bisita gidatuen eskaintzako irteera bat edota 500 euroko erosketa-bonoa eskualdeko elektronika denda batean eskolako materiala erosteko (biak dira talde osoarentzat).