erronka

 

Eskualdeko ikastetxeetan ikasturtean zehar Zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Erronka honen helburua da ikasle eta zentroen STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntzan balioan jartzea .

Ekainaren 15ean arratsaldeko 16:30ean maila-tarte bakoitzean ikustaldi gehien dituen bideoa izango da irabazle. Maila-tarte bakoitzeko talde-irabazleak bi sari izango ditu aukeran: Euskal Kostaldeko Geoparkearen bisita gidatuaren eskaintzetako irteera bat aukeran edo 500 euroko erosketa-bonoa eskualdeko elektronika denda batean STEAM eskolako materiala erosteko (biak dira talde osoarentzat).

lh5

Amaña Herri Eskola LH5: Lehertzen ez den globoa

Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola LH5: Eiffel dorrea

Debako Luzaro HLHI LH5: Fotosintesia

Debako Luzaro HLHI LH5: Robota 

Eibarko Urkizu Eskola LH5: Eskola ekologikoa

 

Eibarko Urkizu Eskola LH5: Makina sinpleak

lh6

Elgoibar Ikastola LH6: Hiri adimentsua

Elgoibarko Herri Eskola LH6: Ekolokalizazioa 

Elgoibarko Herri Eskola LH6: Uhin elektromagnetikoak 

Debako Luzaro HLHI LH6: Materia  

 

Debako Luzaro HLHI LH6: Zumardiko zuhaitzak

 

dbh1-4

Elgoibar Ikastola DBH1: Zubia

Elgoibar Ikastola DBH2: Semaforoa

Elgoibar Ikastola DBH3: Emakume zientzialariak

 

Eibar BHI DBH4: CO2 neurgailua

 

BALDINTZAK

  • LH5etik DBH4ra bitarteko ikasleek hartuko dute parte.
  • Erronkan parte hartzeko epea ekainaren 7tik 15ra bitartean egongo da zabalik.
  • Ikustaldi gehien dituen bideoak irabaziko du.

EPEA

Proiektu irabazlea ekainaren 16an hautatuko da.

SARIA

Bi sari egongo dira aukeran: Geoparkeko bisita gidatuen eskaintzako irteera bat edota 500 euroko erosketa-bonoa eskualdeko elektronika denda batean eskolako materiala erosteko (biak dira talde osoarentzat).

BABESLEA