Geologian doktorea (Hidrogeologoa)
Lurzoruaren Inspektorea Teknimap-en

Inma Mugerza Perelló

Inma Mugerza Perelló
Inma Mugerza Perelló

Kaixo!

Inma Mugerza Perelló

naiz

Elgoibartarra, geldiezina, jakin-mina eta beti ikasteko, ezagutzeko eta partekatzeko gogoarekin. Naturarekiko zaletasunak eta mendiarekiko maitasunak geologia ikastera bultzatu ninduten, hidrogeologian (lurpeko urak) espezializatuta. Lizentziaturako azken urtean, beka bati esker, IHOBEn praktikak egin ahal izan nituen eta han kutsatutako lurzoruen munduarekin harremanetan jarri nintzen lehen aldiz.

Ikasketak amaitu ondoren Alemaniara joan nintzen AHU GmbH-n lan egitera ingurumen arazoekin, bereziki lurzoruen eta lurpeko uraren kutsadurarekin. Ia bi urteren ostean bueltan, lurpeko urari buruzko doktorego Tesia egin nuen eta ondoren, Euskal Meteorologia Agentzian (EUSKALMET) lan egin nuen 5bost urtez, uholdeen iragarpenera, elurra urtzeko kalkuluetara, urtegien betetze iragarpenetara dedikatuz, etab. Epe hori igarota, lana neure ekimenez utzi eta nere kabuz lanean hastea erabaki nuen, Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Udaletxeei zerbitzua emanez eta enpresei eta partikularrei aholkuak emanez.

Azken urteetan nire jatorrira itzuli naiz, duela hogeita bost urte baino gahiago hasi nuen lana hartuta, lurzoru kutsatuekin lotuta. Beraz, 2017an Lasarteko EKOS enpresan hilabete batzuk lan egin ondoren, Eibarko TEKNIMAP enpresara pasatu nintzen. Gaur egun bertan jarraitzen dut lanean. Jakintza eta esperientzia partekatzeko nahia dela eta, azken bost urteotan bisita gidatuak antolatzen aritu naiz EAEko leku ezberdinetara eta baita urari buruzko hitzaldiak eta tailerrak ematen elkarteetan, ikastexeetan, mendi taldeetan eta galdetu didan edonori. Nire prestakuntzari esker, Afrikako eta Erdialdeko Amerikako herrialdeetako ur hornidurarekin lotutako elkartasun proiektuetan parte hartu ahal izan dut. Hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditut eta liburu eta aldizkari ezberdinen argitalpen lanetan hartu dut parte.

Zuk ere zientzia eta teknologia alorrean lan egiten duzu?