Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak jarri du martxan erronka eta guztira 27 esperimentu jaso dira bideoz.

Eskualdeko ikastetxeek ikasturtean zehar Zientziaren eta Teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Erronka honen helburua da ikasle eta zentroek STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntzan balioan jartzea. Atzo maiatzaren 15etik, astelehena, eta maiatzaren 26ra egongo da zabalik erronka.

Aurreko urtean bezala, bi irizpide erabiliko dira irabazlea aukeratzeko, eta horietako bakoitzak % 50eko pisua izango du sariaren azken puntuazioan. Alde batetik, bideoen ikustaldiak kontabilizatuko dira eta bestetik, epaimahai batek hautatuko ditu kategoria bakoitzean irabazleak irizpide konkretu batzuk kontuan hartuta. BPTDrekin eta STEAM bokazioarekin (BASQUE PRECISIÓN TECHNOLOGY DISTRICT) lotutako 6 erakunde eta enpresatako pertsonek osatzen dute epaimahaia.

Guztira 27 esperimentu daude ikusgai, eskualdeko 11 ikastetxeetan egin direnak: Debako LUZARO HLHI, Mutriku BHI, Elgoibar BHI, Elgoibarko Herri Eskola, Elgoibar Ikastola, Ermuko Anaitasuna Ikastola, Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastola, Amaña LH, Arrateko Andra Mari, Samila Mutriku, eta Eibarko La Salle Azitain eskola.

Hiru kategoriatan sailkatu da erronka, LH4, LH5-6 eta DBH1-4. Bideoak hemen ikusi daitezke.

Ekainaren 26an arratsaldeko 15:00ak arte hartuko dira kontuak ikustaldiak eta orduan, epaimahaiaren balorazioarekin bateratuko dira eta irabazleak aukeratuko dira. Maila-tarte bakoitzeko talde-irabazleak bi sari izango ditu aukeran: Euskal Kostaldeko Geoparkearen bisita gidatuaren eskaintzetako irteera bat aukeran edo 500 euroko erosketa-bonoa eskualdeko elektronika denda batean STEAM eskolako materiala erosteko (biak dira taldeko osoarentzat).

Erronkari itxiera emateko ekitaldi presentsial bat egingo da. Ekainaren 2an Elgoibarren, Aitagirren izango da, 11:00etatik 12:00etara. Ekitaldi horretan erronkako sariak banatuko dira eta magia ikusikizun batez gozatzeko aukera izango da Alain Zulaika, Niala Magoaren eskutik.

BPTD Makers proiektua

Eustaten arabera, Euskadin, lau urtean, % 17 ikasle gutxiago matrikulatu dira STEAM ikasketetan. Lanbide Heziketatik eta unibertsitatetik irtendako ikasleen % 39 dira, hain zuzen, alor horietan titulatutakoak. Errealitate hori are nabarmenagoa da emakumeen kasuan: STEAM adarrak aukeratzen dituzten ikasle neskak sartu berrien % 9 baino ez dira Lanbide Heziketan, eta unibertsitatean, % 31.

Gazteak eta batez ere neskak STEAM bokazioatara erakatzeko gero eta ekimen gehiago jarri dira abian, bai eskola-eremuan, bai handik kanpo. Horren adibide da Debegesa, Garapen Agentziak orain dela pare bat urte abian jarri zuen BPTD Makers proiektua. Horren helbudua da eskualdean teknologia eta zientzia arloan egiten diren jardueran eskualde mailan ezagutu eta ikustaraztea. Gainera, ikastetxeak ere beraien eguneroko jardueran gero eta ekintza gehiago egiten dira STEAM hezkuntzan. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kofinantzatu du, Eskualdeak programaren bidez.