erronka

Eskualdeko ikastetxeetan ikasturtean zehar Zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Erronka honen helburua da ikasle eta zentroen STEAM bokazioak sustatzeko egiten duten esfortzua erakustea eta STEAM hezkuntzan balioan jartzea . Irabazlea aukeratzeko prozesua: ikustaldi gehien dituen bideoa eta epaimahaiak kategoria bakoitzean aukeratu duenaren arteko bataz bestekoak irabaziko du. Maila-tarte bakoitzeko talde-irabazleak bi sari izango ditu aukeran: Euskal Kostaldeko Geoparkearen bisita gidatuaren eskaintzetako irteera bat aukeran edo 500 euroko erosketa-bonoa eskualdeko elektronika denda batean STEAM eskolako materiala erosteko (biak dira talde osoarentzat).

LH3-4

San Lorenzo LH3-4 (Ura eta gatza nahasten)

Amaña LH4 (Ur araztegia)

Learreta Mallabia LH3-4 (Olio misteriotsua)

Goizeko Izarra LH4 (Ur iragazkia)

Goizeko Izarra LH4 (materialak bereizteko makina)

LH5-6

Anaitasuna LH6 (Airez dabilen iturria)

Arrateko Andra Mari LH5 (Arropari bigarren bizitza ematen)

Elgoibar Ikastola LH5 (Birziklapenaren jokoa diseinatzen)

Elgoibar Ikastola LH6 (Erlea eta Liztor Asiatikoaren ikerketa)

Goizeko Izarra LH5 (Eguzkiaren energia)

Goizeko Izarra LH5 (Papera birziklatzen)

Luzaro LH5 (Ur kohetea)

Luzaro LH6 (Energia berriztagarriarekin funtzionatzen duen ibilgailua)

Learreta Mallabia LH5-6 (Mallabia news)

Samiela LH5 (Ura bai, baina edangarria?)

Samiela LH6 (Paperezko pasta birziklatua)

DBH

Elgoibar BHI DBH2 (Artea sortuz material birziklatuekin)

Elgoibar BHI DBH2-4 (Bertakoa kontsumitu!)

Elgoibar BHI DBH4 (Kalendula ezpainetakoa)

Elgoibar Ikastola DBH1 (Materia birziklatuen erlojua)

La Salle DBH4 (3D inprimagailuarekin egindako protesia)

Aldatze DBH1 (Gatazka elementuak)

Aldatze DBH1 (Eukaliptoa Euskal Herrian)

Aldatze DBH4 (Transgenikoak)

Aldatze DBH2 (Sukaldaritza jasangarria)

Aldatze DBH2 (Oxidazioa sahiestuz elikagaien industrian)

Aldatze DBH2 (Optimizazioa)

OINARRIAK

  • LH3tik DBH4ra bitarteko ikasleek hartuko dute parte.
  • Erronkan parte hartzeko epea otsailak12tik martxoak 14 bitartean egongo da zabalik.
  • Irabazlea aukeratzeko prozesua: ikustaldi gehien dituen bideoa ( % 25eko pisua erronkan) eta epaimahaiak kategoria bakoitzean aukeratu duenaren (% 75eko pisua) arteko bataz bestekoak irabaziko du.
  • Oinarriak ikusgai hemen

EPEA

Proiektu irabazleak maiatzaren 16n komunikatuko dira. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 23an izango da. 

SARIA

500€ balioa duen sari bat emango da kategoria bakoitzean, aukeratzeko ondorengokoen artean: Geoparkeko bisita gidatuen eskaintzako irteera bat edota 500 euroko erosketa-bonoa eskualdeko elektronika denda batean eskolako materiala erosteko (biak dira talde osoarentzat). Sariaren kudeaketa zentroaren esku. 

DIRUZ LAGUNTZEN DU: