Eibarko eta Debako ikastetxeetako ikasleak izan dira STEAM bideo-erronkako irabazleak. Batetik, Amañako Herri Eskolako (LH5) “Lehertzen ez den globoa” proiektua, zeinek 2.300 ikustaldi izan dituen; bestetik, 647 bisitarekin, Luzaro Ikastetxeko (LH6) “Materia” bideoa; eta, azkenik, Eibar BHIko (DHB4) “C02 neurgailua” lana, 2.200 bisitaldirekin.

Arrakasta itzela izan du STEAM ekitaldiak eskualde-maila osoan, eta guztira 12.500 lagunek baino gehiagok ikusi dituzte bideoak.

Irabazleek bi sari izango dituzte aukeran: batetik, gela guztiarentzako bisita gidatua Geoparkean; eta, bestetik, 500 euroko erosketa-bonoa talde guztiak eskualdeko elektronika denda batean eskolako materiala erosi dezan.

Debegesak eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten 300 ikasleei, prozesuan zehar erakutsitako gogo eta kemenagatik.