Hainbat ekimen antolatu dira Debabarrenean, otsailaren 11n, Emakumeen eta Neskatoen Nazioarteko Eguna dela eta. Horietako batzuk partekatzen ditugo ondorengoko leorroetan:

Samiela Ikastetxea

Noiz? Otsailaren 7tik 11ra
Non? Ikastetxean
Zein jarduera egingo dira?

  • No More Matildas: LH6koek LHko gainontzeko ikasleei aurkezpen bat egingo die Otsalak 11 ospatzearen arrazoiak azaltzen.
  • LH4 eta 5ko ikasle bakoitzak emakume zientzialari bati buruzko informazioa jaso, laburtu eta argazki batekin batera aurkezpen orri batean jasoko dute eta aste osoan zehar ikastetxeko paretetan itsatsita egongo dira. Gela guztiak pasatuko dira ikustera.
  • Eureka: LHko gela guztiak irteera bat edukiko dute Eureka museora, bertan taller desberdinak egingo dituzte.
  • Esperimentua: Gela bakoitzean esperimentu bat burutuko da ( sumendiak, arrautza saltaria, planetak, arnasten dugun bakoitzean sartzen dugun aire kopuruaren neurketa,…).
  • Oka jolasa: Zientzialarien argazki, izena eta bere jarduera azalduz sortutako Oka jolasarekin arituko gara gela guztietan.

Elgoibarko Udala

Noiz? Otsailaren 11tik 25era
Non? Elgoibarren
Zein jarduera egingo dira?

Elgoibarrek bat egingo du otsailaren 11ko ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin. ondorengoko jarduerekin:

  • Elgoibarko 15 komertziok euren erakusleihoa emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute “#ErakusleihoakO11” ekimenean Egur Arte tailerraren laguntzarekin.
  • LH4 eta DBH1eko gazteentzako zientzia pilulak eskainiko dira ikastetxeetan: Elgoibarko emakume ingeniari erreferenteek eta Bizilabeko emakume zientzialariek gidatuko dute.

Luzaro Ikastetxea

Noiz? Otsailaren 11tik 25era
Non? Ikastetxean
Zein jarduera egingo dira?

  • Emakume zientzialarien puzzleak osatzea (1., 2. eta 3. maila)
  • Taldeka komiki bat egingo dugu (4., 5. eta 6.maila)
  • Ikasle ohiei elkarrizketa: ikasleek galderak prestatuko dituzte.
  • Bideo interesgarria, June Almeidak koronabirusa ikusi zuen lehenengo emakumea.
  • Aurten, gu zientzialariak izango gara! (erakusketa erraldoia)
  • Gurasoen tailerrak haur hezkuntzan.

Arrateko Andra Mari

Noiz? Otsailaren 11tik 25era
Non? Ikastetxean
Zein jarduera egingo dira?

“ZIENTZIA BADA NESKEN KONTUA!” Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatuko dugu, adin tarte bakoitzari egokitutako jarduerak burutuz.

  • Eskolako txikienentzat, Hypatia Alexandriakoaren bizitzan oinarritutako ipuin-kontaketa eta marrazki murala izango ditugu.
  • LH1ekoek hizki salda egingo dute eta LH2koek, esperimentuak eta Olatz Zenarruzabeitia biologo Eibartarrarekin solasaldia izango dute meet-en bitartez.
  • LH3-4koek emakume zientzialari batzuen inguruan prestatu dituzten aurkezpenak egingo dituzte.
  • Azkenik, eskolako nagusienek orma-irudia, emakume matematikarien inguruko denbora pasa matematikoak eta eguneko logoarekin eginiko orri-markagailuak burutuko dituzte.